Ekonomia -

Ekonomia krisia

Euroguneko ekonomia "jomugan" dago oraindik, Salgadoren esanetan

Ekonomia ministroak onartu du Espainia "oraindik" desoreka makroekonomikoak dituzten herrialdeen artean dagoela baina berretsi du duela hilabete batzuk baino hobeto dagoela.

Elena Salgado Espaniako bigarren presidenteordea, TVEn. Argazkia: EITB
Elena Salgado Espaniako bigarren presidenteordea, TVEn. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Espaniako bigarren presidenteordeak onartu du Espainia "desoreka makroekonomikoak" dituzten herrialdeen artean dagoela eta "gauza batzuk egiteke dauden arren", herrialdea duela hilabete batzuk baino hobeto dagoela. Edozein kasutan, Eurogune guztia dagoela "jomugan" azaldu du.

TVEn egin dioten elkarrizketa batean, presidenteordeak esan du lan erreforma "fruituak" ematen hasi dela eta adibide moduan jarri ditu behin-behineko lan kontratu batzuk finko bihurtzea, lanordu eta soldata malgutasuna eta ihardunaldi murrizketen espedienteak gehitzea, esate baterako.

Funtzionarioen soldatetan murrizketa gehiago egingo dituztela ukatu du Salgadok; gastu partidak egokitzen jarraituko dutela esan ostean, "aurrekontuak luxurik gabekoa" izaten jarraituko du.

Kapitalizazio fondoa

Kapitalizazio fondoari dagokionez, Salgadok esan du Gobernuak "momentuz" urtebete atzeratuko duela kaleratzeak egiteko fondoa martxan jartzea. Izan ere, horrek gizarte mailako kotizazioen edo aurrekontuetako errekurtsoen igoera exijituko luke, Austrian gertatu den antzera.

Elkarrizketan zehar Ekonomia ministroak esan du, lan erreformaren testuaren arabera, fondo hori 2012ko urtarrilaren 1ean jarri beharko litzatekeela martxan.

Kapitalizazio fondoa langileek kaleratze edo lekualdatze kasuetan formaziorako edo erretiro momentuan erabili ahal izango luketen diru biltegi bat da.

Adituek Lan Ministeritzarako egin duten ikerketa baten arabera, fondo hori martxan jartzeko epea atzeratzea gomendatzen dute, Salgadok esan duenez; momentuz, hemendik urtebeterako utzi dute.

Negoziazio kolektiboa

Bestalde, Ekonomia ministroak azaldu du negoziazio kolektiboaren auzian bizi izan den ziurgabetasunaren arrazoia talde parlamentario batek izan duen jarrera aldaketagatik izan dela (ez du talde horren izenik eman); lehenengo abstenitu egingo zela ziurtatu eta ondoren aurka bozkatuko zuela esan zuelako.

Zentzu horretan, Gobernuak eta PSOEk beren lana egin zutela azpimarratu du eta modu horretan talde hori ez abstenitzea lortu zutela. Azkenik, aldeko 169 botorekin, aurkako 159rekin eta 20 abstentziorekin atera zen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea