Ekonomia -

Lan-gatazka

ArcelorMittalek Aguraingo lantegia itxiko du 2020an

ELAk errefusatu egin du zuzendaritzaren erabakia, lan karga badagoelako, eta ohartarazi du asmoa burura eramaten badute 15 pertsona langabezian geratuko direla.

Aguraingo lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Aguraingo lantegia.
Aguraingo lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittalek behin betiko itxiko du Agurainen (Araba) duen lantegia, 15 behargin dituena, ELAk jakitera eman duenez.

Sindikatuak prentsa-ohar batean azaldu duenez, zuzendaritzak abenduaren 17an jakinarazi zien neurri hori hartzeko asmoa, Sapemeko lantegian itxieraren aurka egindako greba batengatik izan ziren kaleratzeetatik bost urtera.

ELAren arabera, siderurgia multinazionalak une horretan erabaki zuen lantegia "heriotza gozora" zigortzea, "inbertsiorik eta etorkizunerako egitasmorik gabe" utzita. Orain, taldeak sindikatuei jakinarazi die "itxiera behin betikoa eta atzeraezina" izango dela 2020ko lehenengo hiruhilekoan.

ELAk errefusatu egin du zuzendaritzaren erabakia, lan karga badagoelako, eta ohartarazi du asmoa burura eramaten badute, 15 pertsona langabezian geratuko direla.

Horren harira, sindikatuak iragarri du langileek borroka egingo dutela lanpostuari eusteko edo "irteera duina" eskuratzeko. Horregatik, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Multinazionalak berriak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Agurain Albisteak Lan gatazkak Enpresen albisteak