Ekonomia -
Strauss-Kahnen ordezkoa
AEBek Lagarderi eman diote babesa Nazioarteko Diru Funtsa zuzentzeko
Timothy Geithner Altxorraren idazkariak azpimarratu du hautagai frantziarrak "aparteko talentua eta esperientzia zabala" duela, eta hori "beharrezkoa" dela "ekonomiaren egoera kritiko honetan".
Erredakzioa
Timothy Geithner AEBetako Altxorraren idazkariak Christine Lagarde Frantziako Ekonomia ministroari eman dio babesa Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari izan dadin, beraz, ia ziurtatuta du aukeratu egingo dutela.
"Lagarde ministroaren aparteko talentua eta esperientzia zabalarekin buruzagi ona izango da ekonomiaren egoera kritiko honetan erakundea zuzentzeko", adierazi du Geithnerrek agiri batean.
Halaber, Agustin Carstens Mexikoko banku zentraleko gobernadorea, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izateko beste hautagaia, zoriondu du "hautagaitza sendoa eta oso sinesgarria" aurkeztu izanagatik.
Rusiak ere Frantziako Ekonomia ministroari babesa emango dio, Txinak bezala, atzo bere babesa aurkeztu ziola.
Nazioarteko Diru Funtseko kontseilu betearazlea Cartensen eta Lagarderen sendotasuna aztertzen ari da, eta baliteke gaur bertan erabakia ematea.
Ostegun honetan bukatzen da zuzendari berriaren izana emateko epea.
Lagardek 55 urte ditu eta 2007tik Frantziako Ekonomia ministroa da; gainera, postu horretarako faboritoa da, eta erakundea zuzentzen duen lehen emakumea izango litzateke.
Halaber, bere izendapenak Europako zuzendarien monopolioari jarraipena emango dio; izan ere, beti izan da Europako ordezkariren bat erakundearen buruan.