Ekonomia -

Herstura plana

Greziako Parlamentuak erreforma bozkatuko du gaur

Greziako Parlamentuan herstura plana eztabaidatzen ari diren bitartean kalean ez da giro. Gaur bozkatuko dituzte neurriak, baina ez dago argi aurrera aterako diren ala ez.

48 orduko greba orokorra deitu dute sindikatuek Grezian. Argazkia: EFE
48 orduko greba orokorra deitu dute sindikatuek Grezian. Argazkia: EFE
48 orduko greba orokorra deitu dute sindikatuek Grezian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak greba orokor eguna bizi izan du astearte honetan eta istiluak jaso dira Atenaseko Parlamentuaren aurrean. Izan ere, Greziako Parlamentuak herstura neurri gogorrak bozkatuko ditu gaur herriaren porrota saihesteko.

Poliziaren arabera, 24 zauritu (horietako 21 poliziak ziren) eta 22 atxilotu izan ziren atzoko kaleko istiluetan, eta hainbat kalte material; hedabide lokalen arabera, ordea, zauritu gehiago izan ziren.

Kalean istiluak jasotzen ziren bitartean, Parlamentuko Finantza Batzordeak gogokoa ez den herstura plana botatzeko legea onartu du; plan horrek 78.000 milioi euroko pribatizazioak jasotzen ditu.

Gobernuko diputatu sozialistek lege proiektua onartu dute, baina oposizioak ez du onartu, eta hori izan daiteke gaur gertatuko denaren atarikoa.

"Neurri horien helburua 2012an superabita lortzea da", azaldu du.

Bruselak neurri horiek onartzeko deia luzatu dio berriro Greziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea