Ekonomia -

Gasteizen

Lehendakariak Joxe Maria Korta Sariak banatuko ditu arratsalde honetan

Juan Luis Arregui, Esteban Sudupe, Alfredo Samper eta Lorenzo Beltran enpresarien ibilbide profesionalak sarituko dute. Golardoek 2000. urtean ETAk hil zuen Korta enpresaria omendu ohi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxe Maria Korta enpresari gipuzkoarraren omenez ezarritako Korta Sariak banatuko ditu Patxi Lopez lehendakariak gaur arratsaldean, Gasteizen. Korta 2000. urteko abuztuaren 8an hil zuen ETAk. Aurtengo edizioak Juan Luis Arregui, Esteban Sudupe, Alfredo Samper eta Lorenzo Beltran enpresarien ibilbide profesionalak eta euren alor profesionalekin hartutako konpromisoagatik saritu dute. Gainera, "enpresa baloreen garapenean eta lanpostu eta enpresa berrien sorkuntzan" egindako ekarpena ere aintzat hartu dute.

Ibilbide luzeko enpresariak

Juan Luis Arreguik 68 urte ditu eta Euskadiko azken hamarkadetako enpresaririk garrantzitsuenetarikoa da. Sortu dituen enpresen artean, Gamesa, Guascor, Iberdrola nahiz Ence aurki ditzakegu. Halaber, Viña Izadi Upeltegiak ere sortu eta zuzendu ohi ditu. Esteban Sudupe guipuzkoarra Grupo Xabi enpresaren zuzendari orokorra da. Talde hau liderra da Europan, doitasun handiko transmisio-sorta zabalagatik.

Alfredo Samper Samper Impresores familia enpresaren presidentea eta aholkulari ordezkaria da. Gainera, Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen eta Arte Grafikoen Ikerkuntzarako Elkartearen zuzendaritza-batzordeen kide izan da.

Lorenzo Beltran Bolean jaioa da (Oska) eta Beltran Ascensores y Montacargas sortu zuen Azkoitian. Enpresa hura aitzindari bihurtu zen, maiztasun aldakorreko igogailua ezarri zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea