Ekonomia -

Lan-gatazka

ABBko langileek itxialdia hasi dute erregulazio espedientea salatzeko

Trapagarango fabrikan egongo dira, Zaragozan enpresarekin egiten ari diren negoziazioak nola doazen ikusten duten bitartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ABB multinazionaleko langileek itxialdia hasi dute Trapagarango lantegian 160 langileri eragingo omen dien Lan Erregulaziorako Espedientea salatzeko.

Jorge Marcos enpresa batzordeko kideak hedabideei azaldu dienez, ABBko enpresa batzordeko ordezkaritza bat Zaragozan dago konpainiako arduradunekin negoziatzen. Langileek itxialdiari eutsiko omen diote negoziazioak nola doazen ikusten duten bitartean.

Asea Brown Boveri (ABB) automozioarekin eta elektrizitatearekin lotutako teknologiaren inguruko konpainia bat da eta Trapagarango lantegiko 99 lagun kaleratzea proposatu du. Sindikatuen arabera, berriz, erregulazio espedienteak 160 langileri eragingo die.

Duela egun batzuk, enpresak beste eskaintza bat egin zuen, kaleratu kopurua 99tik 89ra murriztuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea