Ekonomia -
Uztailaren 20ean
Miguel Angel Lujua izendatuko dute Confebaskeko presidente
Lujua Mutualiako zuzendari kudeatzailea da eta 2005etik euskal enpresarien patronalaren buru izan den Miguel Lazpiur gipuzkoarra ordezkatuko du.
Erredakzioa
Miguel Angel Lujua izendatuko dute Confebaskeko presidente berri datorren uztailaren 20an, enpresarien patronalaren Urteko Batzar Orokorrean. Bizkaiko patronalak izendatutako hautagaia da Lujua, Mutualiako zuzendari kudeatzailea da, eta Miguel Lazpiur 2005az geroztik Confebaskeko presidente izan den enpresari gipuzkoarrari hartuko dio txanda.
Uztailaren 20ko Batzar Orokorrean, gainera, Kudeaketa Plana eta konfederazioaren urteko aurrekontua adostuko dituzte.
Miguel Angel Lujua Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (EHU), eta Sestaon jaio zen 1952an. Egun Cebekeko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.
1982ra arte Nervaceroko Giza Baliabideetako zuzendaria izan zen, 1998ra arte, AHV-Aceralian jardun zuen, eta egun Arcelorren ari da.
Halaber, Mutualiako zuzendari kudeatzaile da sortu zenetik.