Ekonomia -

Sakelako telefonoak

Erabiltzaileek kontratu berria egin ahalko dute 'roaming' zerbitzurako

Europar Batasunak tarifak arautzeko aurkeztu dituen neurrietako bat da, proposamenak 2014ko uztailean sartuko lirateke indarrean eta prezioak merkatzea da helburua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sakelako telefono erabiltzaileek Europar Batasuneko gainerako lurraldeetan telefonoa erabiltzeko kontratu desberdina sinatu ahal izateko aukera proposatu du Bruselak. ''Roaming'' zerbitzua arautzeko egin dituen neurrietako bat da, eta prezioa merkatzea da proposamen horien helburu nagusia.

Proposamena 2014ko uztailaren 1etik aurrera sartuko litzateke indarrean, eta telefono zenbaki berdina erabili ahalko da Europako gainerako lurraldeetan deiak egiteko, baina beste konpainia batekin.

Bruselaren ustez, kontsumitzaileek ''roaming'' zerbitzu merkeagoa eskaintzen duen konpainia bat aukeratu ahal izango dute, hala beste lurralde batera bidaia egitean zerbitzu hori eskaintzen duen enpresarekin sinatutakoa jarriko litzateke martxan, SIM txartela aldatu beharrik gabe.

Halaber, merkatuan ''roaming'' zerbitzua eskaintzen duten hornitzaile alternatiboen sarrera erraztuko litzatekeela iritzi dio Europar Batasunak eta gainerako lurraldeetako operadoreek euren sareetan sartzea utzi beharko lieketela.

Neurri hauekin 2012ko ekainaren 12an iraungitzen den araudia ordezkatuko da. Orain, proposatutako arauak Europako Parlamentura igorriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea