Ekonomia -

Europako Parlamentua

Estatu kideetako trafiko isunak lege urratzaileari helduko zaizkio

Zigortuko dute abiadura gehiegia, segurtasun-uhala ez eramatea, semaforoak gorrian pasatzea, alkoholaren edo drogen menpe gidatzea eta mugikorra erabiltzea gidatzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu kideetako trafiko isunak lege urratzailearen herrira bidaltzea erabaki du Europako Parlamentuak. Besteak beste, abiadura gehiegiz gidatzen dutenei, segurtasun-uhala eramaten ez dutenei edo alkoholaren edo drogen menpe gidatzen dutenei bidaliko dizkiete isunak. Arau berriaren helburua errepideetan segurtasuna handitzea eta arau-haustea egiten duenak zigorgabe ez gelditzea da.

Hala ere, arau berriak ez du eraginik izango ibilgailuak gaizki aparkatzeagatik jarritako isunetan, eta halaber, ez du eraginik izango Erresuma Batuan, Irlandan eta Danimarkan, izan ere herri horiek ez dute parte hartuko. Gainerako herriek bi urte izango dituzte araua herri bakoitzeko legedian sartzeko. Oraindik Hogeitazazpiek bere oniritzia eman behar dute, baina Europako Kontseiluak eta Parlamentuak araua adostu dute.

Besteak beste, abiadura gehiegia, segurtasun-uhala ez eramatea, semaforoak gorrian pasatzea, alkoholaren edo drogen menpe gidatzea eta mugikorra erabiltzea gidatzean zigortuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea