Ekonomia -

Enkantea

Espainiako Altxor Publikoak 3.000 milioiko zorra saldu du bonuetan

2.996 milioi euroko zorra saldu du hiru eta bost urterako bonuetan. Gaurko jaulkipenak Espainiako ekonomiaren egoera neurtzeko balio izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 2.996 milioi euroko zorra saldu du hiru eta bost urterako bonuetan eta 2008ko eta 2002ko mailetara igo ditu interes tasak, hurrenez hurren.

3.000 milioi eurotako zor jaulkipenak ezarritako helburuak bete ditu, 2.000 eta 3.000 milioi euro artean baitzegoen, eskariak, berriz, 7.712 milioi euro, jaulkitako kopurua baino bi bider handiagoa.

Hala, 1.500 milioi euroko zorra saldu da hiru urteko bonuetan % 4,32ko interesarekin, aurreko enkatean % 4,05eko interesa ezarri zen, 2008az geroztik lortutako handiena da.

Halaber, 1.496,66 milioi euroko zorra saldu da bost urterako bonoetan % 4,89ko interesarekin, 2002az geroztik lortutako etekinik handiena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea