Ekonomia -
Finantza krisia
Espainiako arrisku-saria 274 puntura igo da, Portugalen eraginez
Gainera, Portugaleko finantza kaudimenaren murrizketaren ondorioz, Moody's agentziak hiru eta lau maila murriztu du bertako lau bankuren zorraren kalifikazioa.
Erredakzioa
Espainiako arrisku-saria 265 puntutik 274ra igo da Moody''s agentziak Portugaleko lau bankuri egindako murrizketaren ondorioz. Arriskuak neurtzeko agentziak Portugali ezarritako zigorra ezagutarazi eta minutu gutxira gertatu da igoera hori.
Merkatuak ireki eta gutxira erabaki du Moody''sek Estatuak Caxa Geral de Depositos, Banco Espirito Santo, Banco Comercial Portugues eta Banco Internacional do Funchal (Banif) bankuetako zorraren kalifikazioa murriztea.
Horrek Euroguneko herrialde periferikoen arrisku-sariak izugarri igo ditu. Arrisku-saria hamar urterako bono nazionalaren eta alemaniarraren aldea neurtuta kalkulatzen da, izan ere, Alemaniakoa Europako seguruena da.
Gauzak horrela, Espainiako hamar urterako bonoaren etekina % 5,680ra iritsi da, arrisku-saria 265 puntutik 274ra igota.