Ekonomia -

'Euskal Y'a

'Euskal Y'a "ahalik eta lasterren" gauzatzeko lanean ari direla dio Abalosek

Espainiako Garraio ministroa 'Basque Rail Way 2020' nazioarteko jardunaldian izan da. "'Euskal Y'ak Espainiako eta Europako gainerako herrialdeetako herritarrengana hurbilduko du Euskadi", esan du.

Jose Luis Abalos Espainiako ministroa, artxoboko irudian. Argazkia: EFE.
Jose Luis Abalos Espainiako ministroa, artxoboko irudian. Argazkia: EFE.
Jose Luis Abalos Espainiako ministroa, artxoboko irudian. Argazkia: EFE.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministro Jose Luis Abalosek asteazken honetan esan duenez, Gobernu espainiarra "lanean" da, Euskal Yaren proiektua "ahalik eta lasterren gauzatzea" helburu. Abalos 'Basque Rail Way 2020' nazioarteko jardunaldian izan da, Donostian, eta nabarmendu duenez, proiektu horrek "Espainiako eta Europako gainerako herrialdeetako herritarrengana hurbilduko du Euskadi".

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Trenbideak operadoreak eta Euskal Trenbide Sarea Euskadiko trenbide sektorea bultzatzeko erakunde publikoak antolatu dute jardunaldia. Bertan, Abalosek adierazi du 3.500 milioi euro baino gehiago erabili direla Euskal Y sarean, eta, gaineratu duenez, Espainiako Gobernuak, azken hemezortzi hilabeteotan (bera ministro denetik), "Estatuan abian zeuden proiektu guztiak dinamizatu ditu", eta erkidego-estandarrak hornitzea bultzatu ditu "Estatua Europarekin lotzen duten ardatz guztietan".   

Espainiako Gobernuak Euskadin egindakoaren adibide, Abalosek nabarmendu duenez, 200 milioi euro lizitatu dituzte oraindik bukatu gabe dauden tarteetan eta Euskal Yaren Bilbo-Gasteiz adarreko tunelen larrialdietarako irteeretan, Gasteiza eta Bilbora abiadura handiko trenaren iritsieran gaineko informazio publikoa eman dute, Gasteizko Jundizko plataforma intermodalaren idazketa hasi dute (terminal horrek lotura izango du, zabalera estandarrean, Korridore Atlantikoarekin, baita tren-autobideko terminala ere), eta akordioa itxi dute EAEko erakundeekin, abiadura handia Irunera ere iristeko.

Abalosek esan du oso argi dutela egitasmo hau garrantzitsua dela Euskadi eta Espainiako aukera ekonomiko eta sozialentzat: "Horregatik eman diogu erritmo biziena, muga tekniko eta administratiboak kontuan izanik, ahalik eta arinen garatzeko".

Liberalizazioa, eta Tapiarekin bilera

Liberalizazioari dagokionez, Espainiako Garraio ministroak zehaztu du Estatua "egoera oso onean" dagoela, "sare honi etekinik handiena ateratzeko, bidaiarien garraioaren liberalizazioaren bidez". Baliteke, Abalosen esanetan, "Europako liberalizaziorik orekatuena izatea. Gure asmoa da eskaintzaren aniztasunik handiena lortzea, eta, era berean, giza gaitasunei eta gaitasun teknikoei eta materialei eustea. Horrela, tren-sare osoak izango luke onura, sinergiak tarteko".

Ekitaldia hasi aurretik, Abalos Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin izan da. Protokoloa izenpetu dute, Lezoko logistika-terminal intermodala garatzeko, Estatuan salgaien tren bidezko garraioa gehiago bultzatze aldera.

Tapia eta Abalos Madrilen batzartuko dira otsailaren 13an, abiadura handiaren garapena eta Euskadiko garraio-sistemaren etorkizuneko erronkak aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Garraio komuna gaur