Ekonomia -
0,25 altuagoak
Banku Zentralak aurreikuspenak bete ditu interes-tasak %1,5era igota
Ekonomian adituek, hala ere, ez dute neurria egokia ikusten egingo hazkunde ahula ikusita eta erabakia Euroguneko periferiako herrialdeentzako kolpe gehigarria izan daitekeela diote.
Erredakzioa
Interes Europako Banku Zentraleko (EBZ) Gobernu Kontseiluak Euroguneko interes-tasak puntu laurdena igotzea erabaki du, % 1,5era iritsi arte. Merkatuek aurreikusita zuten erabaki hori Jean Claude Trichet presidenteak ekaineko bilera batean igoera iradoki ondoren.
Urte honetan erabakitzen duten interes-tasen bigarren igoera da, apirilean % 1eko maila, historiako baxuena, atzean utzi ondoren. Maila horretan izan dira 2009ko maiatzetik Euroguneko ekonomiaren susperraldiari laguntzeko.
Ekaineko bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Trichetek "jagoletza sendoa" hitzak aipatu zituen, normalean tasen igoeren atarian erabiltzen duena.
Adituak ez daude ados
Nahiz eta adituek erabakia aurreikusi, gehienen ustez neurria ez da batere egokia egungo ekonomiaren hazkunde ahula ikusita eta Euroguneko periferiako herrialdeentzako kolpe gehigarria izan daitekeela diote.