Ekonomia -
Fiskalitatea
Ondarearen gaineko zerga berreskuratzea baztertu du De Andresek (PP)
Arabako ahaldun nagusia "jarduera ekonomikoa handitzearen eta zerga oinarria zabaltzearen alde" agertu da baina "tasa fiskalak mugitu barik".
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak baztertu egin du ondarearen gaineko zerga edota ondorengotzarena berreskuratzeko aukera, baita ezarpen-tasak "mugitzeko" posibilitatea.
ETBn egindako elkarrizketan, Foru Aldundiko ardurandun nagusia ekonomia jarduera hanitzearen eta zerga oinarria zabaltzearen alde agertu da, hau da, "EAEn eta Araban sortzen den aberastasuna handitzearen alde".
"Hala ere, ezarpen-tasak mugiztea ez du merezi", argitu du De Andresek, "izan ere, PFEZ eta BEZ dago igo dituzte eta horrek zerga-bilketa gutxitu du, eta hori ez da modrik egokiena".
Adibide modura, Arabako ahaldunak honakoa esan du: "Norbaitek denda bat duenean, prezioak igota ez du arazorik konponduko". "Erabaki horrekin, jendea dendara ez sartzea da lortuko duen gauza bakarra", gaineratu du.
Hori dela eta, De Andres "zerga oinarria handitzearen alde" dagoela aitortu du, "hau da, aberastasuna handitu eta bezeroen kopurua handitu, produktuen prezioa igo barik".