Ekonomia -

Energia garbia

Olatuen energia aprobetxatzeko Europako lehenengo planta, Mutrikun

Lehendakariaren esanetan, Euskadi "Industriako garapenaren jakintzaren ardatz eta erreferentzi -mundu mailan- bihurtzea" da helburua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehedakariak energiaren esparruan enpresa sare eta zientzia-teknologiako agenteak sendotzeko Eusko Jaurlaritzaren apustua nabarmendu du, "euskal ekonomia jasangarriago izaten laguntzeko". Helburu nagusia Euskadin "Industriako garapenaren jakintzaren ardatz eta erreferentzi -mundu mailan- bihurtzea" da .

Patxi Lopezek Mutrikun zabaldu den olatuen energia aprobetxatzeko planta berriaren inaugurazioan egin ditu adierazpenok, Bernabe Unda Industria sailburua, Iñaki Arriola Garraio sailburua, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jose Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarekin batera, besteak beste.

Hitzaldian, lehendakariak gogoratu du Euskadin lehengai gabezia handia dagoela energia sortzeko eta erabiltzen duenaren % 97 inguru atzerritik ekarri behar duela; hori dela eta, "aurreztean, eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta jasangarritasunean oinarritutako ekonomia" da behar dena, eta "energiari lotutako industria ekonomia osoaren bihotza izatea".

Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) olatuen bidezko energiaren alde egin dutela azaldu ostean, Patxi Lopezek aditzera eman du Euskadi 2020ren Energia Estrategiak, Jaurlaritzak ondorengo hilabeteetan onartuko duenak, "energia berriztagarria ahalik eta gehien sortzeko apustua" islatzen duela.

"2020rako estrategia horren baitan, ez dugu soilik olatuen gaitasuna aintzat hartuko, maila eta intentsitate berarekin, energia iturri horrek ekar lezakeen teknologiaren eta industriaren garapena sustatuko dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea