Ekonomia -

Prezioen bilakaera, ekainean

KPI hamarren bat jaitsi eta urtebeteko tasa % 3,2n kokatu da

Euskadiko eta Nafarroako prezioak % 0,1 jaitsi dira. Urtebeteko tasak ere behera egin du edarien, tabakoaren eta janarien prezioen beherakadak bultzatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hamarren bat jaitsi da ekainean, maiatzarekin alderatuta, eta urtebeteko tasa % 3,2ra jaitsi da, edarien, tabakoaren eta janarien prezioen beherakadagatik, Estatistika Institutu Nazionalak astearte honetan jakitera eman duenez.

Horrela, maiatzarekin alderatuta, urtebeteko tasak hiru hamarren egin du behera, azken zortzi hilabeteetan gora egin ostean.

Erregaien prezioaren hazkundeak KPI gora eraman du azken hilabeteetan: % 3,3 urtarrilean, % 3,6 otsailean eta martxoan, eta % 3,8 apirilean (2008tik balorerik altuena). Maiatzean goranzko joera apurtu zen: egonkor izan zen eta urtebeteko tasa jaitsi egin zen.

Estatistikarako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, prestatu gabeko janarien edo produktu energetikoen prezioak hartzen ez duen azpiko inflazioa % 1,7n kokatu da, maiatzean baino lau hamarren beherago.

Bestalde, EAEn ere hamarren bat jaitsi dira prezioak ekainean, eta urtebeteko tasa % 3,1en kokatu da. Azken zazpi hilabeteetan prezioak % 1 garestitu dira berton; Espainiar Estatuan, ostera, % 1,2.

Aisialdiak eta kulturak prezioak garestitu dituzte (% 0,4) eta edari alkoholdunek eta tabakoak, berriz, merkatu (% 4,8).

Aisialdiak eta Kulturak prezioak garestitu dituzte (% +0,4) eta edari alkohodunak eta tabakoa (% -4,8) prezioak murriztu.

Nafarroako Foru Erkidegoan ere % 0,1 egin dute prezioek gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea