Ekonomia -
Krisia izan arren
Zientziaren alde egindako apustu garbia azpimarratu du Patxi Lopezek
Botika berrien eta, besteak beste, minbiziaren inguruan ikertzeko Biomagune zentroa inauguratu du lehendakariak Donostian.
Erredakzioa
Patxi Lopezek, krisia izan arren, zientziaren ikerkuntzan eta berrikuntzan Euskadin egindako apustu "garbia, sendoa eta iraunkorra" azpimarratu du.
Lehendakariak Biomagune zentroa inauguratu du gaur Donostian.&' || 'nbsp;Biomateriako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentru berria da.
12 milioi euroko kostua izan duen azpiegitura berri honek Espainiako Gobernuaren Instalakuntza Zientifiko Tekniko Singularraren izendapena lortu du. Espainiar Estatuan 22 azpiegiturek eskuratu dute aipamen hau eta Euskadin osorik martxan dagoen lehen azpiegitura da Patxi Lopezek inauguratutakoa. Lehendakariarekin batera, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburua, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta CIC Biomaguneko eta Bioguneko zenbait arduradun izan dira inaugurazio-ekitaldian. Bere mintzaldian Patxi Lopezek azaldu duenez, Gobernuak ez du "ezagutzan ezta inbertsioan" aurreztu, "krisiak bultzatutako herstura ariketa" egin behar izan badute ere. Lehendakariak azpimarratu duenez, "etorkizunak ikerketaren aldeko apustua egitera behartu du". Instalakuntza berriak alor desberdinetan ikerketak egitea ahalbidetuko du tartean, sendagai berriak aurkitzea eta Alzheimer, Parkinson, iskemia eta minbizia sendatzeko tratamenduak garatzea.