Ekonomia -

Euskaltel

Euskaltelek akordioa sinatu du Virginekin, estatu mailan hedatzen laguntzeko

Plan horren bidez, Espainiako merkatuaren % 85era iritsiko da Euskaltel.

Josh Bayliss Virgin Taldeko CEOa eta Jose Miguel Garcia Euskalteleko kontseilari delegatua.Euskaltel
Josh Bayliss, Virgin Taldeko CEOak eta Jose Miguel Garcia,Euskaltel Taldeko kontseilari delegatua.
Iturbe, Virginekin lortutako akordioaz: ''Euskaltelen proiektua indartu egingo du''

1:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek jakinarazi du hitzarmena sinatu duela Virgin Taldearekin, Espainiako estatu osora hedatzeko estrategia bultzatzeko.

2019ko abenduan sinatutako akordioak hobetuta, Euskaltelek Espainiako estatuan hedatzeko elementu guztiak ditu orain. Plan horren bidez, Espainiako merkatuaren % 85era iritsiko da Euskaltel. Virgin markarekin duen akordioak bizkortu egingo du Euskaltelek oraindik ustiatu ez duen merkatuan zabaltzeko egitasmoa.

Virginek % 75etik gorako marka-aintzatespena du Espainian. 1970ean Sir Richard Bransonek sortu zuenetik, arrakasta handiko negozioak garatu ditu hainbat sektoretan, hala nola telekomunikazioetan, bidaietan, garraioan, finantza-zerbitzuetan, aisialdian, entretenimenduan eta osasunean. Gaur egun, 60 negozio baino gehiago ditu, 35 herrialdetan. Virginek telekomunikazioetako 15 milioi bezero baino gehiago ditu mundu osoan, besteak beste, Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Frantzian, Australian, Mexikon, Kolonbian eta Txilen.

Virgin Taldeak Euskaltel, Telecable eta R markekin ere egingo du lan aurrerantzean, eta bakoitzak bere eskualdean zerbitzu liderrak ematen jarraituko du. Euskaltelen ustez, bere eskualde-marka sendoen eta estatu osorako erabiliko duen Virgin markaren konbinazioak hazteko aukera handia emango dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak