Ekonomia -

Azoka

Koronabirusak ez du eraginik Makina-erremintaren Biurtekoaren antolaketan

Maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo den azokaren antolakuntzaren esanetan, "erabateko normaltasunez" ari dira lanean, koronabirusarekin lotutako "inolako gorabeherarik gabe".

BECen egingo dute Makina-erremintako Biurtekoa, maiatzean. Argazkia: Gonzalo Elorza.
BECen egingo dute Makina-erremintako Biurtekoa, maiatzean.
BECen egingo dute Makina-erremintako Biurtekoa, maiatzean. Argazkia: Gonzalo Elorza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina-erremintaren Biurtekoaren antolakuntzak "erabateko normaltasunez" jarraitzen du aurrera, eta koronabirusak ez du inolako eraginik antolaketan. Bilbao Exhibition Centren (BEC) maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo duten azokaren antolatzaileek esan dutenez, koronabirusarekin lotutako "inolako gorabeherarik gabe" ari dira lanean.

Bartzelonako Mobile azoka bertan behera utzita, BECeko iturriek EFEri esan diote Urtebikoa prestatzen ari direla bete-betean; erakusketarako gunearen % 90 baino gehiago beteta dute, dagoeneko, eta ez dute “aparteko ezer” antzeman: "Dena normaltasunez doa aurrera".

Euskadin egiten dituzten azoka guztietan garrantzitsuena da Urtebikoa. 2018an, alegia, aurreko Urtebikoan, 61 herrialdetatik iritsitako 42.000 bisitari baino gehiago izan ziren bertan.

BECeko hainbat pabiloitan izango diren erakusketarien banaketa ari dira "marrazten", "planoan"; erakusketari-zerrenda ia itxita dute. Urtebikoan, Asatik heldutako erakusketari gutxi izaten dira.

Iturri horiek, halaber, adierazi dute uste dutela Mobile azoka ez dela "osasun publikoko arrazoiengatik” bertan behera utzi; izan ere, ez dago osasun-alarmarik espainiar Estatuan. Gainera, zehaztu dutenez, "oraindik denbora luzea igaro behar da", Urtebikoa hasi arte.

Horrez gain, gogora ekarri dute nazioarteko beste saio batzuk "normaltasun osoz" ari direla egiten (esate baterako, aste honetan, BECen, MANen kamioi berriak ari dira aurkezten, munduan lehen aldiz, eta hogei bat herrialdetako bisitariak daude). Orain arte, hortaz, ez da inolako gorabeherarik izan, berretsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaia Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria Industria albisteak