Ekonomia -

Krisia

Telefonicaren lan erregulazioak 2.700 milioi euroko kostua izango du

Konpainiak aurreikusi duenez, lan erregulazioko txostenak 6.500 langile hartuko ditu. Bakoitzak 415.000 euro inguru* jasoko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefonicak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, lan erregulazioko txostenak 2.700 milioi euroko kostua izango du. Plan horrek 6.500 langile hartuko ditu eta bakoitzak 415.000 euro inguru jasoko ditu.

Konpainiak azaldu duenez, aurtengo ekitaldian zenbatuko ez duten pertsonal gastu handiago gisa jasoko dute kostua. Halaber, langileen kostuetan eraginkortasuna handituta, datozen ekitaldietako emaitzetan eragin positiboa izango duela adierazi dute.

Telefonicak azpimarratu duenez, eragin positibo hori lehen urtetik nabarituko da irabazietan, eta akziodunekin duen ordainketa konpromisoa berretsi du. Gainera, eragin hau 2011ko eta 2011-2013 ekitaldietarako aurreikusitako helburuetan sartu ez zutela ekarri du gogora.

Lan Ministerioak oniritzia eman dio Telefonicaren erregulazio txostenari, ostegun honetan. 350 milioi eurotan zehaztu dute langileen kaleratzearen kostua. Telefonicak bere gain hartuko du diru hori, eta adinekoentzat lana bilatzeko politika aktiboak martxan jartzeko erabiliko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea