Ekonomia -
Kaudimen probak
EAEko aurrezki-kutxek erraz gainditu dituzte kaudimen probak
Kutxak emaitzarik onenak lortu ditu; Espainiako sistema finantzarioan "bigarren tokian" eta aurrezki-kutxen artean "lehenengoan" kokatu da. BBK Kutxaren postutik gertu da, eta Vital okerrago dago.
Erredakzioa
Euskadiko kutxek eta bankuek erraz gainditu dituzte Europako finantza sistemaren kaudimen probak, egoera ekonomiko txarrenean jarrita ere bai.
Europako 91 kutxei eta bankuei egindako probetan, Gipuzkoako Kutxa, aurrezki-kutxa guztien artean lehena litzateke eta banketxe guztiak kontuan hartuta Europako bigarrena.
BBKri dagokionez ere erraz gainditu du Europako Finantza agintaritzak jarritako azterketa eta lehenengo hiru postuetan jarri da. Arabako Vital Kutxak ere poza adierazi du zerrenda horretan laugarren posturaino igo delako. BBVAk ere emaitza onak jaso ditu.
Kutxa, lehena Espainian
Kutxak lortutako "abantaila postuagatik" zoriondu da gaur. Europak 2010ean % 13,2ko kaudimen ratioa edo Tier 1 (kalitate handieneko kapitala) eman dio.
Kutxak agiri batean jakinarazi duenez, ez du "inolako" erreskate dirurik behar izan, eta emaitza oso onak jaso ditu; "probek ezartzen duten egoera okerrenean ere", 2012ko abenduan % 10,1eko ratioa lortu dute.
Gipuzkoako Kutxa, aurrezki-kutxa guztien artean lehena litzateke eta banketxe guztiak kontuan hartuta Europako bigarrena. Halaber, "toki pribilegiatua" dauka Europan.
BBK, kaudimentsuenen artean
BBK kaudimen handienetariko entitatea da Espainian eta Europan.
BBK Group ere kaudimen handienetarikoen artean dago.BBK-k agiri batean jakinarazi duenez, Europak ezarritako % 5 hori erraz gainditu dute.
2012an BBK-k % 13ko ratioa lortu luke oinarrizko egoera ekonomikoen baldintzapean, eta % 11,3ko ratioa aurkako egoera ekonomikoan: Europako sistema finantzarioen artean, onenetarikoa.
BBKren hitzetan, datu berriek 2010eko abendukoak hobetu egiten dituzte eta BBK taldearen "sasoi ona" agerian uzten dute.
Vitalek kaudimen probak gainditu dituVitalek "erraz" gainditu ditu Europako kaudimen azterketak; izan ere, 2012an % 8,7ko eta 2011an % 10,7ko ratio lortuko luke.
Aurrezki-kutxa kaudimentsuenen laugarren postuan dago Vital.
"Kaudimen eta kapitalizazio sendoa" dutela esan du Vitalek, eta ondorioz, merkatuaren garapen negatiboen aurrean "erresistentzia" handia dutela esan dute.
Hori horrela, egoera okerrenean ere, Kutxak ez luke kanpoko dirurik beharko.