Ekonomia -
Uztailaren 21ean
Euroguneko buruzagiek datorren ostegunean egingo dute goi-bilera
"Euroguneko finantza-egonkortasuna eta Greziaren finantzaketa programa izango ditugu eztabaidagai", adierazi du Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidenteak.
Erredakzioa
Estatu kide batzuen zorraren krisia gelditzeko ezohiko goi-bilera egingo dute euroguneko buruzagiek datorren ostegunean, Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidenteak gaur iragarri duenez.
"Euroguneko finantza-egonkortasuna eta Greziaren finantzaketa programa izango ditugu eztabaidagai", adierazi du Van Rompuyk Twitter sare sozialean.
Goi-bileraren "prestaketa lanetan aurrera egitea" eskatu die Ekonomia ministroei Kontseilu Europarreko presidenteak.
Van Rompuyren iragarpenak astebeteko eztabaidei eta espekulazioei amaiera eman die. Goi-bilera nahi zuten Kontseilu Europarrak eta euroguneko herrialde askok, baina Alemaniak geldiarazi nahi zuen.