Ekonomia -
Higiezinen sektorea
Etxebizitzaren prezioa % 5,2 jaitsi da 2011ko bigarren hiruhilekoan
Gainera, etxebizitza librearen metro karratuak 1.752,1 euroko kostua du. 2008tik % 16,6 merketu da etxebizitza librea.
Erredakzioa
Etxebizitza librearen prezioa % 5,2 jaitsi da 2011ko biharren hiruhilekoan, 2010ko epe berdinarekin alderatuta, Sustapen Ministerioak kaleratutako prezioen estatistiken arabera.
2011ko bigarren hiruhilekoan, etxebizitza librearen metro karratuaren prezioa 1.752,1 eurotan kokatu da. 2008ko lehen hiruhilekotik, % 16,6 merkatu da etxebizitza librearen prezioa.
Bi urte gehienez duten etxebizitza berrien prezioak ere behera egin du eta urteko tasa % 4,1ean kokatu da. Etxebizitza hauen metro karratuaren prezioa 1.770,7 eurokoa da. Bigarren eskuko etxebizitzei dagokionez, metro karratu bakoitza 1.739,4 eurotan saltzen da, % 6,2ko beherakada suposatu duena.
25.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, preziorik garestienak Donostian (3.660,6 euro metro karratuko), Sant Cugat del Valles (3.427,4 euro), Getxon (3.179,9 euro), Bartzelonan (3.103,1 euro), Sant Joan Despi (3.077,2 euro), Pozuelon (2.933,9 euro) eta Madrilen (2.886,8 euro) izan dira.
Babes ofizialeko etxebizitzari dagokionez, metro karratuaren prezioa 1,167,7 eurotan kokatu da, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta, hau da, % 1,8 gehiago. 2011ko bigarren hiruhilekoaren indize orokorrak % 1,4ko beherakada izan du, hots, % 5,1eko beherakada urteko tasari erreparatuz. Nafarroan babes ofizialeko etxebizitzaren prezioa % 5,2 murriztu da eta Euskadin, % 3,8.