Ekonomia -

Maiatzeko datuak

Berankortasuna % 6,5an kokatu da, 1995tik izandako mailarik altuena

Jarraikako bigarren igoera da, martxoan % 6,11ra jaitsi ondoren. Aurreko bost hilabeteetan berankortasun tasak gora egin zuen Espainian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek, kutxek, kooperatibek eta finantza erakundeek emandako kredituen berankortasunak % 6,5ra egin du gora maiatzean, 1995. urteko hil beretik izandako mailarik altuena, Espainiako Bankuak jakinarazi duenez.

Jarraikako bigarren igoera da, martxoan % 6,11ra jaitsi ondoren.

Aurreko bost hilabeteetan berankortasun tasak gora egin zuen Espainian.

Igoera berri honen ondorioz, Espainiako finantza sistemaren zorra 117.592 milioi eurokoa izan zen maiatza amaieran.

Berankortasunak nabarmen egin du gora azken urtean, iazko maiatzean 100.266 milioi euro zenbatu baitzituzten (% 5,49).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea