Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Rubalcaba: 'Europako kalifikazio agentzia berehala sortu behar du EBk'
Horrez gain, euroaren onura zalantzan jarri ezin daitekeela esan du, baina, onartu du moneta bakarra abian jartzean fiskalitate-politika komun bat ez adostea izan zela akatsa.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcabak adierazi duenez, Europar Batasunak "berehala" sortu behar du Europako kalifikazioa agentzia eta euro-bonua abian jarri, zorrari aurre egin nahi badio.
Gainera, euro-bonua abian jartzen ez den bitartean, bigarren mailako merkatuetan zorra erostea ahalbidetu beharko litzatekeela iritzi dio, zorrak dituzten herrialdeek espekulazioari aurre egin ahal diezaioten.
"Ezin dugu Europaren erritmora joan horrenbeste presa duen gai batean", erantsi du. "Greziako krisia zenbaki sinesgarriekin behin betiko gainditu behar da, erdibideko konponbideak saihestuta", esan du lehen erreskateari aipu eginez.
Euro-bonuaz eta Europako kalifikazio agentziaz gain, beste neurri batzuk ere ezinbestekotzat jo ditu, hala nola, bankuen kolaborazioa, "areago orain kaudimen probak gainditu dituztenean". Euroa Bestalde, euroak Europara ekarri duen onura zalantzan jarri ezin daitekeela nabarmendu du. Alabaina, onartu du moneta bakarra abian jarri zenean fiskalitate eta ekonomia politika komuna adostu ez izana izan zela akatsa.