Ekonomia -

Etxebizitza

Hipoteka kopuruen jaitsiera egonkortu egin da maiatzean

Gauzak horrela, etxebizitzen inguruko hipoteka kopuruak urtebete baino gehiago darama beheraka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen inguruko hipoteka kopuruak % 32,2ko beherakada izan zuen maiatzean, 2010ko hilabete berarekin alderatuta, eta 37.619an ezarri ziren, Estatuko Estatistika Institutuak jakinarazi zuenez.

Urte-arteko jaitsiera hau aintzat hartuta, hipoteka kopuruak urtebete baino gehiago darama beheraka, 2010eko lehen lau hilabeteetan gorakada txikiak izan ostean.

Maiatzeko beherakada, apirilekoa baino txikiagoa izan da, orduan hipoteken kopurua % 38,2 jaitsi baitzen.

2011ko lehen bost hilabeteetan hipotekatutako etxebizitzen kopuruak % 21,3 egin du behera, 2010ko epealdi berarekin alderatuz gero.

Hilabete-arteko datuak kontuan hartuta, berriz, hipotekatutako etxebizitzen kopuruak % 20ko igoera izan zuen, apirilean % 27, 4ko jaitsiera izan zuen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea