Ekonomia -
Bigarrenez
Gorenak Iberdrolaren aurka egin eta blindajea bertan behera utzi du
Auzitegi Goreneak blindaje eskaria arautzen duen Kapitalen Elkarteen artikulua (515. artikulua) bertan behera utzi eta enpresako akziodunik garrantzitsuenaren alde egin du (ACS).
Erredakzioa
Iberdrolak eskatutako Blindaje Legearen aurka egin du bigarrenez Auzitegi Gorenak. Ondorioz, Florentino Perezen ACS enpresak Iberdrolan duen parte hartzearen kopuruaren (%19) boto eskubidea izango du.
Auzitegi Goreneak blindaje eskaria arautzen duen Kapitalen Elkarteen artikulua (515. artikulua) bertan behera utzi eta enpresako akziodunik garrantzitsuenaren alde egin du.
Beraz, ACSk boto eskubidea izango du Iberdrolako akziodunen batzordean.
Iberdrolak iragan ekainaren 2an jarri zuen, bigarrenez, helegitea. Ignacio Sánchez Galan presidentearen ustez, blindajeak debekatzeko helburuarekin egindakoa da Espainiako Lege aldaketa, eta ez du Europako zuzenbidea betetzen.