Ekonomia -

Sindikatuekin bilera

Kutxek ez dute neurri traumatikorik hartuko proposamena onartzen bada

Aurretiko erretiroak arautzeko planik indarrean jarriko ez dutela ere nabarmendu dute, Europa Press agentziari sindikatuek azaldutakoaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBKk, Kutxak eta Vitalek bat-egitearen ondorioz neurri traumatikorik hartuko ez dutela adierazi diete sindikatuei, beti ere, aurkeztutako lan proposamena bere osotasunean onartzen badute.

Aurretiko erretiroak arautzeko planik indarrean jarriko ez dutela ere nabarmendu dute, Europa Press agentziari sindikatuek azaldutakoaren arabera.

Sindikatuek eta hiru kutxetako ordezkariek hirugarren bilera bat egin dute gaur, Kutxa Bank entitate berria egiteko bat-egitea iragarri ondoren.

Bileran, kutxek lan proposamena aurkeztu diete sindikatuei. 13 orriko dokumentua da, eta sindikatuek astebete barru erantzun bat eman beharko dute.

Sindikatuen arabera, proposamena bere osotasunean onartzen badute kutxek ez dute neurri traumatikorik hartuko. Onartzen ez bada, "bertan behera" geldituko litzateke.

Bestalde, langileei % 2ko soldata igoera proposatu diete 2011. urterako, eta portzentai berdineko igoera 2012rako.

Aurkeztutako proposamena ez dute begi onez ikusi ELAk eta LABek

Hiru kutxetako ordezkariek aurkeztutako proposamena gogor kritikatu dute ELAk eta LABek.

Ohar batean, ELAk adierazi du kutxek "itxitzat" eman dutela aurkeztutako proposamena eta "negoziaziorako tarte txikia" utzi dutela. ELAren ustez, gizartearen aurrean "negoziazio mahai bat" martxan dagoela isladatu nahi dute kutxek.

LABek, bestalde, Bilbon egin duten bileran "sindikatuen sentsibilitate guztietatik oso urrun" dagoen proposamena aurkeztu dietela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea