Ekonomia -
Finantza-sistema
Espainiako Bankuak CAM aurrezki-kutxan esku hartuko du kapitalizatzeko
Salgadok azaldu duenez, CAMek "eskatu du esku-hartzea" eta "eskatu ondoren martxan jarri dute". Akzioak erosiz 2.800 milioi euroko ekarpena egingo dio Espainiako Bankuak entitatea kapitalizatzeko.
Erredakzioa
Caja Mediterraneo (CAM) aurrezki-kutxan esku hartzea erabaki du arratsaldean Espainiako Bankuak. CAM kaudimen mailarik txarrena duen finantza-entitatea da Espainian. Akzioak erosiz 2.800 milioi euroko ekarpena egingo dio Espainiako Bankuak entitatea berriro kapitalizatzeko. Ondoren aurrezki-kutxa enkante moduko batean salduko dute.
Elena Salgado Ekonomia ministroak azaldu duenez, CAMek "eskatu du esku-hartzea" eta "eskatu ondoren martxan jarri dute".
Komunikatu batean, Alacanteko aurrezki-kutxa bihartik aurrera FROBek kudeatuko duela iragarri du gaur Espainiako Bankuak. Era berean, administrazio-kontseilua ordezkatuko dutela azaldu du.
CAM berriro kapitalizatzeko irtenbide bideragarri bat berehala aurkitzea ezinezkoa dela onartu du gaur administrazio-kontseiluak, Espainiako Bankuak atzo egitasmo bat aurkezteko 10 eguneko epea eman eta gero.
Kreditu-lerroa
CAMen likideziari lagundu nahian, Espainiako Bankuak 3.000 milioi euroko kreditu-lerro bat emango dio berehala.
Erabaki honekin Espainiako Bankuak dagoeneko hiru aurrezki-kutxa esku hartu ditu finantza-krisia hasi zenetik: aurrenekoa Caja Castilla La Mancha (CCM) izan zen 2009ko martxoan, eta Cajastur 2010eko maiatze