Ekonomia -

Erreskatearen eraginak

Fitchek Greziaren gainean egindako balorazioak IBEXa igoarazi du

Azkeneko bost egunotan, burtsa espaiarraren erakusleak % 6,6 handitu du bere balioa. Arrisku-saria 293 puntutan kokatu da.

IBEXa 10.200 punturen bueltan geratu da. Aragzkia: EFE
IBEXa 10.200 punturen bueltan geratu da. Aragzkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak (% 2 baino gehiagoko irabaziak izatera heldu da) % 0,42 egin du gora, Fitchek Greziako Gobernuaren bonuei "ez ordaintzearen" kalifikazioa ezarri eta gero, Wall Streetek eta banku garrantzitsuenek bezala.

Horrela, IBEX 35 Espainiako burtsaren indizeak 41,70 puntu irabazi ditu, hots, % 0,42, eta 10.059,30 puntutan kokatu da. Hori dela eta, urteko irabaziek % 2,03 lortu dute. Azkeneko bost egunotan, burtsa espaiarraren erakusleak % 6,6 handitu du bere balioa, urteko hirugarren asterik onena.

Espainiako merkatua itxi ostean, arrisku-saria 293 puntutan zegoen kokatuta, atzoko (osteguna) 285 puntuetatik abiatu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea