Ekonomia -

2011ko Estatistika Urtekaria

171.345 enpresak 906.044 pertsonari ematen diete lana Euskadin

Eustaten urtekariaren arabera, gainera, ikasleen % 60 'D' ereduan ikasi zuten 2010-2011 ikasturtean, eta herritarren % 90,1ek sakelako telefonoa dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak 171.345 enpresa ditu, eta horiek 906.044 pertsonari ematen diete lana, Eustaten 2011ko "Euskal Estatistika Urtekari"aren arabera.

Txosten horrek 2011ko datu estatistiko nagusiak zabaltzea du helburu, arlo ekonomikoan, sozialean, kulturalean eta politikoan.

Datuon arabera, EAEko barne produktu gordinaren % 66 zerbitzuen sektoreari dagokio, % 24,2 industriari, % 9,1 eraikuntzari eta % 0,6ri nekazaritza eta arrantzari.

Lurraldeka, BPGren % 51,1 Bizkaiari dagokio, % 32,6 Gipuzkoari eta % 16,3 Arabari.

Datu ez ekonomikoak

Informazioaren gizartea ere islatuta dago txostenean. Hori horrela, jakin daiteke 2010ean EAEko familien % 61,4k ordenagailua zutela etxean, eta herritarren % 90,1ek sakelako telefonoa dutela.

Osasunaren arloan, EAEko 44 ospitaleek 23.061 pertsonari ematen diete lana, herritar bakoitzak 1.034 euroko gastua sortzen du eta ospitaleen gastua BPGren % 3,5ekoa da.

Euskadin, 1.000 biztalneko 9,6 jaiotza daude, hots, Espainiako batez bestearen (10,7) azpitik.

Hezkuntzari dagokionez, guztira 341.723 ikasle izan dira 2010-2011 ikasturtean. Horietako 205.128 ''D'' ereduan izan dira, 75.278 ''B'' ereduan eta 59.313 ''A'' ereduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea