Ekonomia -
Bat-egitea
Sindikatuek lan proposamena 'aldatzeko' eskatu diete EAEko kutxei
Bestalde, hiru kutxetako Administrazio Kontseiluak ostiralean bilduko dira, batzarrak noiz egingo dituzten erabakitzeko.
Erredakzioa
EAEko kutxetako sindikatuek BBKri, Kutxari eta Vitali iragan asteazkenean aurkeztutako lan proposamena "aldatzeko" eskatu diete. Sindikatuak hiru kutxetako ordezkariekin bildu dira gaur goizean, jasotako proposamenari erantzuteko.
Bestalde, hiru kutxetako Administrazio Kontseiluak ostiralean bilduko dira, batzarrak noiz egingo dituzten erabakitzeko. Batzar horietan kutxen bat-egitea bozkatuko dute. BBKk eta Vitalek irailaren 16an bozkatuko dute.
Gaurko bileran, iragan asteko proposamenari erantzuna eman diete sindikatuek. Europa Pressek azaldu duenez, kutxek, proposamena egitean, "esfortzu handia" egin zutela adierazi diete sindikatuei, eta orain sindikatuen "txanda" dela azpimarratu diete.
Horrez gain, kutxek egindako proposamena onartzekotan neurri traumatikorik hartuko ez dutela azpimarratu dute.
Udan zehar bilera gehiago egin ditzakete, baina ez dute datarik zehaztu.