Ekonomia -

Bilera Madrilen

Aguirre: 'Euskadik ez dio inori ezer zor, ezta Estatuari ere'

"Ongien ordaintzen dugunak gara, ordaintzailerik onenak", esan du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak, ondorioz, "etxeko lanak ondo egiten ari gara".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburuak azaldu duenez, "Euskadi defizitari dagokionez ondo ari da". "Ez diogu inori ezer zor, ezta Estatuari ere, eta ez daukagu fakturarik kutxan, mahai gainean daukagun beste elemetu baliagarrietako bat da", erantsi du.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, "ongien ordaintzen dugunak gara, ordaintzailerik onenak", adierazi du Aguirrek, ondorioz, "etxeko lanak ondo egiten ari gara".

Ekonomia sailburuak asteazken honetako Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan parte hartuko du. Bruselak agindutako gastu muga finkatzeko asmoa du Zapateroren Gobernuak, baina PPk hori geldiarazi nahi du.

Nafarroako Gobernuak gastuen muga hori erkidego bakoitzaren egoerara egokitzeko proposamena eramango zuela iragarri zuen asteartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea