Ekonomia -
Balantzea
BBVAk 2.339 milioi euroko mozkinak izan ditu lehen seihilekoan
Mozkinak iazko epe berekoak baino % 7,5 txikiagoak dira, baina aurreko sehilekoarenak baino % 12,5 handiagoak.
Erredakzioa
BBVAk 2.339 milioi euroko mozkinak izan ditu aurtengo lehen seihilekoan, hots, iazko epe berean baino % 7,5 gutxiago, baina 2010eko bigarren sehilekoan baino % 12,5 gehiago, erakundeak berak jakinarazi duenez.
Bankuak txalotu egin du joera aldatu izana, eta negozio ereduari esker "testuinguru zailetan emaitza sendoak" lortu izana.
"Europako bankuei egindako bideragarritasun probek erakutsi egin zuten gure negozio ereduaren indarra eta erresistentzia", Angel Cano BBVAko kontseilari delegatuak adierazi duenez.
Bankuaren berankortasun tasa bi hamarren jaitsi da iazko epe bereko datuekin alderatuta, eta % 4an kokatu da.