Ekonomia -
Euskal fiskalitatea
Araba: Opor fiskalen dirua erabat berreskuratuta dago
Zuritak azaldu duenez, epaiak "ez dakar ezer berririk", eta haren iritziz, hiru aldundiek ezarritako helegitea "ia arrakastarik gabeko aukerekin" egin zen.
Erredakzioa
José Zurita (PP) Arabako Ogasun diputatuak gaur adierazi duenez, euskal opor fiskalen dirua "erabat berreskuratuta dago" lurralde horretan, eta "interpretaziorako astirik ez" dagoela uste du.
Arabako Foru Ogasuneko diputatuaren arabera, epaiak "ez dakar ezer berririk", eta hiru aldundiek jarritako helegitea "ia arrakastarik gabeko aukerekin" egin zela gaineratu du.
Zuritaren hitzetan, gaur jakin den epaiak "ez du ezer aldatzen", horregatik, uztailaren 14ko helegitea ebatzi arte itxaron beharko da, laguntzak itzultzeari dagokionez.
Gogorarazi duenez, aldundien aurkako epai batek "ondorio garrantzitsuak" izan litzake, balizko isun bat jartzeko orduan kontuan hartu daitekeen kopuruagatik.
Bruselak dirua itzuli egin behar dela mantenduz gero, hori eskatzeko arrazoiak azaldu beharko ditu, "ordainketa egina eta kobratuta" baitago "etxe honetan".