Ekonomia -

Fiskalitatea

ELA: 'Lopezen proposamena eskuineko gobernu batek egingo lukeena da'

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak aurkeztu du Bilbon Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiei egindako proposamenaren inguruko balorazioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak hiru diputatu nagusiei aurkeztutako azken proposamena "eskuineko gobernu batek egingo lukeena" dela esan du ELA sindikatuak. "Proposamena bat dator patronalaren jarrerarekin: ugazaben ustez eurei zergak igotzen hasi baino lehenago murrizteko aukera ugari dago", sindikatuaren iritziz. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Idoia Intxaurbe ikerketa bulegoko kideak aurkeztu dute Bilbon Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiei egindako proposamenaren inguruko balorazioa.

ELAren ustez, agirian jasotako proposamenak "oro har kalterako dira", eta egungo egoera "okertu egiten dute".

"Ez dira enplegu-politikak zehazten, murrizketak iragartzen dira prestazio ekonomikoetan eta ez dago borondaterik menpekotasun egoeran dauden pertsonentzat gizarte-zerbitzuak izateko eskubidea bermatzeko", azaldu du Muñozek.

ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez "doinu aurrerakoi baten bidez estali nahi izan ditu lehendakariak eskuineko gobernuak hartuko lituzkeen erabakiak". "Eskuinekoak eskuin muturrera joan dira eta ezker izenekoak atzetik dihoaz", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea