Ekonomia -
Lan istripua
Gazte bat hil da Nafarroan, gidatzen zuen traktorea iraulita
Istripua larunbat arratsaldean izan da eta biktima, 24 urteko R.C.J., Zigan bizi zen.
Erredakzioa
Gazte bat hil da Iruritan, Nafarroan, gidatzen zuen traktorea irauli eta azpian harrapatuta geratu ondoren.
Nafarroako Gobernuaren arabera, lan istripua izan da eta 18:12an gertatu da. Izapide guztiak Guardia Zibilaren esku geratu dira.
Guardia Zibilak berak jakitera emandakoaren arabera, biktima 24 urteko R.C.J. da, Zigako bizilaguna. Antza denez, landa-bide batetik zihoan traktorea bidetik atera eta irauli egin denean.
Gaztea traktorearen azpian harrapatuta geratu da eta suspertzeko ahaleginak egin dituzten arren, ezin izan dute lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea