Ekonomia -
Koronabirusa
Eusko Jaurlaritzak aste honetan ordainduko du martxoko DSBEa
Hori horrela, diru-laguntza jasotzen duten 52.240 pertsonei normalean baino 5 bat egun lehenago helduko zaie dagokien dirua.
agentziak | erredakzioa
Lanbidek martxoko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ordainketa aurreratuko die, "aparteko neurri gisa", laguntza jasotzen duten 52.240 herritarrei.
Hori horrela, hileko azken egunean kobratu beharrean, "beranduenera ostiralean" jasoko dute dagokien diru kopurua.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika sailburu eta Lanbideren presidenteak adierazi duenez, "familia zaurgarrienak premiaz artatzeko hartzen ari garen neurrietako bat" izango da hori.
Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, otsailaren amaieran 52.240 ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen zuten pertsonak, aurreko urtean baino 2.344 gutxiago, eta 2015eko maiatzean goia jo zuenean baino 14.133 gutxiago.