Ekonomia -

Pandemia

'Contactless' ordainketaren muga 50 eurora igo dute koronabirusagatik

Espainiako Estatuko bankuek adostutako neurria da, bezeroak ez dezan PIN zenbakia sartzean makina ukitu, horrela kutsatzeak saihesteko.

'Contactless' txartelak. Argazkia: EiTB
'Contactless' txartelak. Argazkia: EiTB
'Contactless' txartelak. Argazkia: EiTB

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko finantza erakundeek 'contactless' edo ukitu gabeko txartel bidezko ordainketen muga 50 eurora igotzea adostu dute, bezeroak ez dezan PIN zenbakia sartzean makina ukitu, horrela kutsatzeak saihesteko.

Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta adostutako neurriari esker, 20 euroko muga igo egingo dute gaurtik aurrera merkataritza txiki eta handietan, eta pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean dauden bitartean iraungo du.

Dena dela, segurtasun, kontrol eta egiaztatze neurriak indartu egin dituzte duela gutxi EBtik iritsitako zuzentarau batzuekin; ondorioz, PINa sartu gabe 5 ordainketa jarraian egin ondoren, pasahitza sartu beharko da hurrengoan.

Espainiako Estatuan 10 txarteletik 9k dute 'contactless' teknologia, eta baita dendetako makinek ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank BBVA Espainia Laboral Kutxa Banco Santander Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Kontsumoari buruzko albisteak Koronabirusa