Ekonomia -

Koronabirusa

22.000 langileri eragiten dieten 5.600 lan erregulaziotik gora, Nafarroan

Foru Gobernuak batzarra egingo du ostiralean eragile sozialekin txosten horien egoeraren berri emateko. EAEn atzo baino 5.000 langile gehiago dira kaltetuak.

Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 22.000 langileri eragiten diten 5.600 Aldi Baterako Erregulazio Txosten jaso ditu pandemiaren krisia hasi zenetik, eta dagoeneko 3.000 datu basean sartu dituzte.

Jose Mari Aierdi Nafarroako bigarren presidenteordeak Gobernuaren bileraren ostean azaldu duenez, txostenen erdia baino gehiago datu basean egonda, espediente zenbakia dute eta "langileei dagokien laguntza kudea daiteke jada".

Bestalde, presidenteordeak adierazi duenez, aste honetan ere txostenak aurkeztu dituzte, baina "aurreko astean baino gutxiago". Foru Gobernua eragile sozialekin bilduko da datorren ostiralean gora-behera guztien berri emateko.

5.000 langile gehiago EAEn

EAEn, berriz, atzo baino 5.000 langile gehiago daude aldi baterako lan erregulazio txostenen mende, eta guztira 144.243 dira, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak zabaldutako datuen arabera.

Atzotik gaurra 844 txosten aurkeztu dituzte, 20.995era iristeraino.

Lurraldeka, Bizkaian pilatu dira txosten gehien, erdia baino gehiago (10.945), eta ia 70.000 dira eragiten dieten langileak.

Gipuzkoan 7.052 enpresatan aurkeztu dituzte erregulazio txostenak, 45.855 langileren kaltetan; eta Araban 2.998 txostenek 29.227 langileri eragiten diete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Lana ABEEE kasuak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa