Ekonomia -

KORONABIRUSA

Autoen salmenta % 77,7 jaitsi da EAEn, koronabirusaren ondorioz

Koronabirusak kontzesionarioak ixtea eta automobilgintzako lantegien ekoizpena geldiaraztea eragin du.

Kontzesionarioa. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Kontzesionarioa
Kontzesionarioa. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen salmenta % 77,7 jaitsi da EAEn martxoan, 2019ko hilabete berdinarekin alderatuta, koronabirusaren pandemiak Espainian kontzesionarioak ixtea eta automobilgintzako lantegien ekoizpena geldiaraztea eragin baitu.

Martxoan 955 unitate saldu ziren EAEn, eta 2018an, berriz, 4.294. Aurtengo urtarriletik martxora bitartean, 6.330 salmenta izan dira, eta iazko lehen hiru hilabeteetan, berriz, 10.089, hau da, % 37,3ko beherakada metatua izan du, Anfac (fabrikatzaileak), Faconauto (kontxesionarioak) eta Ganvam (saltzaileak) elkarteen datuen arabera.

Salmentetan izandako jaitsiera euskal probintzia guztietan jazo da. Hala, martxoan 166 turismo eta lur orotako ibilgailu saldu dira Araban, hau da, % 74 gutxiago 2018arekin alderatuta, orduan 639 saldu baitziren.

Gipuzkoan, beherakada % 78,6koa izan da eta 299 unitate saldu dira guztira, 2018ko martxoan 1.397 saldu ziren bitartean. Bizkaian, berriz, jaitsiera % 78,3koa izan da, 490 turismo eta lur orotako ibilgailu matrikulatu baitira, eta duela urtebete 2.258 saldu ziren.

Erregai motari dagokionez, jaitsierak orokortu egin dira EAEn. Horrela, gasolinazko ibilgailuen salmenta % 80,6 jaitsi da: 2018ko martxoko 2.813 unitateetatik, aurtengo martxoko 545 unitateetara.

Dieselaren salmenta % 81,3 jaitsi da, duela urtebete saldutako 940 unitateetatik joan den martxoko 176ra. Gainerako erregaiak, berriz, % 56,7 jaitsi dira (541 autotik 234ra).

Espainian, autoen salmenta % 69,3 jaitsi da martxoan, eta baliteke datozen bi hilabeteetan % 90era jaistea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan