Ekonomia -
Tentsioa nagusi merkatuetan
Europako Banku Zentralak bankuei dirua utziko die sei hilabetez
Europako Banku Zentraleko presidenteak iragarri duenez, sei hilabetez banku komertzialek behar duten likidezia jasoko dute, merkatuetako tentsioak arintzeko asmoz.
Erredakzioa
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak iragarri duenez, erakundeak ezohiko operazio bat abian jarriko du eta honi esker, Europako banku komertzialek behar duten likidezia jasoko dute datozen sei hilabeteetan, merkatuetako tentsioak arintzeko asmoz.
Hala ere, merkatuak mesfidati azaldu dira Trichetek egindako iragarpenagatik. 17:00etan, Espainiako burtsak % 2,32 galdu du eta arrisku saria 400 puntutik gertu kokatu da. Zenbait adituen arabera, merkatuek Tricheten adierazpen sendoak espero zituen eta horren ordez, zalantzazko adierazpenak besterik ez dituzte jaso.
Merkatuaren zenbait operadoreek diotenez, baliteke Europako Banku Zentralak Irlandako edo Portugaleko zor subiranoa erosteari berriro ekin izana. Hala ere, Italiako eta Espainiako zor publikoaren gainean ekintza falta dela eta, inbertitzaileek herrialde hauek zigortu dituzte, Italia bereziki.
Italiako bonoen errendimenduak gora egin du arratsaldeko lehen orduetan, % 6,192ean kokatuz. Horrek gora eraman du arrisku saria, 386,9 puntutaraino, hain zuzen ere.
Finantziazio operazio berri bat
Europako Baku Zentralak datorren abuztuaren 10ean esleituko du finantziazio operazio berri hura, interes finkoko eta osoko esleipeneko enkante baten bitartez.
Operazioaren interes tasa indexatzeko interes errektoreen tipoak hartuko dituzte erreferentzia. Operazio hau 2012ko martxoaren 1ean amaituko da eta hura behin amaituta, bankuek interesak ordaindu beharko dituzte.
Bankuek eskatutako dirua datorren urteko lehen hiruhilabeteera arte utziko die Europako Banku Zentralak.
Zor publikoaren erosketa programari eutsiko diote
Halaber, Trichetek baieztatu duenez, erakundeak zor publikoarenerosketa programari eutsiko dio, aspaldiko partez erosketak egin dituenargitu ez badu ere.
Merkatuen zurrumurruei buruz hitz egiteari uko egin dio Trichetek. Honen esanetan, dagokion momentuan zabalduko ditu Europako Banku Zentralak zorra erosteari buruzko zehaztasunak.
Errenta finkoko merkatuetako tentsioak izan diren arren, azken 18 hilabeteetan Europako Banku Zentralak ez ditu euroguneko herrialdeko bono publikorik erosi.
Finantziazio arazoak dituzten herrialdeei laguntzeko zor publikoaren erosketa programa abian jarri zuen joan den martxoaren amaieran Europako Bakun Zentralak. 75.000 milioi euroko bonoa erosi ditu orain arte.