Itxi

2020/04/04

11:06

Ekonomia

Euskadin

Koronabirusaren krisiak 17.000 lanpostu suntsituko ditu eta BPG % 3,6 jaitsiko du

eitb.eus

Jaurlaritzak emandako datu ofizialak dira. Horien arabera, 2021ean 15.000 lanpostu sortuko dira eta Barne Produktu Gordina % 2,6 haziko da.

1:55
Langabezia tasa % 11,4ra igoko da aurten
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusaren krisiak 17.000 lanpostu suntzituko ditu Euskadin eta Barne Produktu Gordina (BPG) % 3,6 murriztea eragingo du, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak aditzera emandako datuen arabera. 2021n, berriz, joera goitik behera aldatzea espero dute: aurreikuspenek diote 15.000 lanpostu sortuko direla eta BPGk % 2,6ko hazkundea izango duela.

Pandemiaren aurretik, Jaurlaritzak BPG % 1,9 haztea espero zuen eta 11.500 lanpostu berri sortzea, langabezia tasa % 9,6an utziz.

Azpiazuk azaldu duenez, egungo alarma eta osasun larrialdi egoerak “osasun arloko gastua finantzatzea posible egingo duen eta enpresak eta pertsonak jasaten ari diren larrialdi egoerari erantzungo dion estrategia ekonomikoa behar du, premiaz”.

Jaurlaritzak "oso argi dauka" ezinbestekoa dela Covid-19aren bilakaeraren arabera eman daitezkeen agertokiei aurrea hartzea.

Horretarako, arlo ezberdinetan eragina izango duten erabakiak hartu dira, hiru alorretan:

-Sektore publikoaren likidezia, enpresen likidezia bultzatzeko tributu arloan hartu diren neurriak direla eta.

-Diru-sarrerak, ekonomiaren bilakaera eta erantzuteko malgutasuna kontuan izanda.

-Gastu publikoari buruzko erabakiak.

Hartutako neurriak

Hori guztia aurrera eramateko, Jaurlaritzak zenbait neurri hartu ditu: Martxoaren 17an 300 milioi euroko Covid-19 programa egokitzea, beste 200 milioitan handitzeko aukerarekin, zirkulagarriaren 0 intereseko 525 milioiko finantzaketa-lerroak aktibatzea eta defizita eta zor publikoa handitzea, jarduera ekonomikoa gehiago eroriz gero.

Jakitera emandako datuen artean, badaude beste batzuk deigarriak direnak: etxeetako kontsumoan 4,4 puntuko beherapena emango dela urtean batez beste, eta inbertsioek ere behera egingo dutela, 4,1 puntu. Gora egingo duen balio bakarra kontsumo publikoa izango da, 4,6 puntu, ekonomiaren egonkortzaile automatikoek eta gastu publikoa handitzeko ezohiko neurriek, osasun arlokoek, besteak beste, eta konfinamenduaren ondorioak arintzeko ezarritakoek bultzatuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;