Ekonomia -

Zorraren krisia

Europako Bankua Espainia eta Italiako zorra erostea aztertzen ari da

Munduko lehen ekonomiak etengabeko harremanetan dira burtsetan beste 'astelehen beltz bat' saihestu nahian. G20ak, aldiz, komunikatu bat ateratzeko asmoa du finantza merkatuei lasaitasuna emateko.

G20ak konferentzia bat egin du finantza-krisia eztabaidatzeko

01:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentraleko (EBZ) gobernu kontseilua Espainiako eta Italiako zor nazionala erosi ala ez eztabaidatzen ari da.

EBZko zuzendaritza organo nagusiak euroguneko herrialdeen zorra erosteko programa zabaltzea aztertzen daude Espainiari eta Italiari laguntzeko. Bi herrialdeek espekulazio-erasoak izan dituzte uztailean.

EBZko gobernu kontseiluak zor espainiarra eta italiarra erostea erabakitzen badute, operazioa astelehenetik aurrera gauzatuko dute.

Europako Banku Zentraleko (EBZ) zuzendaritzari erabaki bat ahalik eta azkarren hartzeko eskatu dio Jean-Claude Tricheterakundeko presidenteak. Baiezko erabaki bat lagungarri izango litzateke euroguneko krisia gelditzeko.

G20ak merkatuak lasaitu nahi ditu

G20aren barne dauden herrialdetako Ekonomia eta Finantzako ministrordeak konferentzia telefoniko bat egin dute igande goizaldean Europako zorraren krisiari eta Standard &' || ' Poor''s-ek Ameriketako Estatu Batuetako zorraren maila jaistearen ondorioei buruz hitz egiteko, Choi Jong Ku Finantzako ministrorde hegokorearraren arabera.

Choik ez du bileran eztabaidatu diren gaietaz hitz egin nahi izan. Hego Korearen 300.000 milioi dolar (210.084 milioi euro) balio duten bonu estatuabuarrei dagokienez, "gure herrialdearen iritzia aipatu dut, eta ez da aldaketarik egongo gure erreserben kudeaketa politikoan", aipatu du.

"Ez dago hautabiderik (gobernuko bonu estatubatuarren kasuan) egonkortasuna eta likidezia emateko", esan du.

G7ak antzeko ezaugarriak eta gai berdinaren inguruan jorratuko den elkarrizketa telematiko bat egiteko prest dagoenean egin da elkarrizketa hau. Astelehenean Asiako merkatuak ireki baino lehen egitea espero da, Japoniako Gobernuko kide baten arabera.

Halaber, Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak ere telekonferentzia bat egingo du igande honetan euroguneko herrialdeen zorraren krisiaren inguruko ondorioak aztertzeko eta italiako bonuen erosketa ikertzeko, EBZko iturrien larunbat honetan esan dutenaren arabera.

S&' || 'P: bigarren jaitsiera bat posiblea da

Bestalde, John Chambers S&' || 'Pko zuzendari nagusiak ABC telebista katean egindako adierazpenen arabera, agentziak bigarren aldiz jaitsi lezake AEBetako zorraren kalifikazioa hurrengo 6 edo 24 hilabeteetan, herrialdearen egoera fiskalak hobera egiten ez badu.

Chambersek iaz Obamak abian jarritako bi alderdiko batzorde fiskala aipatu du. Chambersen hitzetan batzorde horrek "gomendio zentzudunak eman zituen" zor nazionala jaisteko, gastuen murrizketa eta diru-sarreren igoera barne zirela.

"Gomendio horiek ez jarraitzea tamalgarria izan zen", esan du S&' || 'Peko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea