Ekonomia -

Zorraren krisia

Europako Bankuak Espainia eta Italiako zorra erostea erabaki du

Bestalde, Greziaren bigarren erreskateari eta Europako erreskate funtsa handitzeari dagozkien baimen parlamentarioak "ahal bezain laster" lortu behar direla azpimarratu dute Merkelek eta Sarkozyk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) Espainiako eta Italiako zor nazionala erosteko erabakia hartu du finantza merkatuek bizi duten tentsioa lasaitzeko asmoarekin, EBZko zuzendaritza bileraren ondoren jakitera emandakoaren arabera.

Erabaki honen ondorioz, EBZ merkatuak ireki bzain laster hasiko da zor espainiarra eta italiarra erosten.

Sarkozy eta merkelen komunikatua

Bestalde, eta EBZren erabakiaren berri izan baino lehen, Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak komunikatu ofiziala atera dute, Italiak eta Espainiak finantza publikoei eta lehikortasunari lotuta hartutako neurriak begi onez ikusten dituztela adierazteko.

Konkretuki, Eliseoak ateratako komunikatuak ondorengoa esaten du: Merkelek eta Sarkozyk "ondo hartu dituzte finantza publikoak indartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko Italiak eta Espainiak hartutako neurriak".

"Erabateko garrantzia dauka, bereziki, Italiako agintariek aurrekontuen oreka urtebeteko aurrerapenarekin lortzeko agertutako asmoa. Iragarritako neurriak azkar eta osorik ezartzea oinarrizkoa da merkatuek konfiantza berreskuratzeko", jarraitzen du testuak.

Uztailaren 21eko akordioak berrestea

Horrez gain, Merkelek eta Sarkozyk uztailaren 21ean adostutako Greziako bigarren erreskatea "oso-osorik" aurrera eramateko borondatea berretsi dute. Erreskate horretan 109.000 milioi euroko maileguak aurreikusten dira, horien zati bat banku pribatuek jarriko lukete.

Bereziki, agintari legegileek neurri horiek "azkar" berrestearen garrantzia azpimarratu dute Frantziak eta Alemaniak, "iraila bukatu baino lehen".

G20ak merkatuak lasaitu nahi ditu

G20aren barne dauden herrialdetako Ekonomia eta Finantzako ministrordeak konferentzia telefoniko bat egin dute igande goizaldean Europako zorraren krisiari eta Standard &' || ' Poor''s-ek Ameriketako Estatu Batuetako zorraren maila jaistearen ondorioei buruz hitz egiteko, Choi Jong Ku Finantzako ministrorde hegokorearraren arabera.

Choik ez du bileran eztabaidatu diren gaietaz hitz egin nahi izan. Hego Korearen 300.000 milioi dolar (210.084 milioi euro) balio duten bonu estatuabuarrei dagokienez, "gure herrialdearen iritzia aipatu dut, eta ez da aldaketarik egongo gure erreserben kudeaketa politikoan", aipatu du.

"Ez dago hautabiderik (gobernuko bonu estatubatuarren kasuan) egonkortasuna eta likidezia emateko", esan du.

S&' || 'P: bigarren jaitsiera bat posiblea da

Bestalde, John Chambers S&' || 'Pko zuzendari nagusiak ABC telebista katean egindako adierazpenen arabera, agentziak bigarren aldiz jaitsi lezake AEBetako zorraren kalifikazioa hurrengo 6 edo 24 hilabeteetan, herrialdearen egoera fiskalak hobera egiten ez badu.

Chambersek iaz Obamak abian jarritako bi alderdiko batzorde fiskala aipatu du. Chambersen hitzetan batzorde horrek "gomendio zentzudunak eman zituen" zor nazionala jaisteko, gastuen murrizketa eta diru-sarreren igoera barne zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea