Ekonomia -

Finantza krisia

Frantziako zorraren inguruko zalantzek burtsak jaitsarazi dituzte

Zurrumurruek Ibex 35arengan eragin nabarmena izan zuten eta indize espainiarra 2010eko maiatzeko mailara jaitsi zen. Wall Street eta Europako burtsek beste "jardunaldi beltz" bat jasan zuten.

Frantziako zorra izan da azken orduetan burtsengan eragin negatiboa izan duena. Argazkia: Efe.
Frantziako zorra izan da azken orduetan burtsengan eragin negatiboa izan duena. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak oporraldia eten du, bere Exekutiboko kideak bildu ditu eta aurreikusitako neurriak ezartzeko egutegia azkartzea erabaki du.

Merkatuan kalifikazio agentzia batek Frantziako zor publikoaren nota jaitsarazjko zuen zurrumurrua zabaldu zen atzo, eta piztutako ziurgabetasunari hala erantzun zion Sarkozyk. Italiako Gobernuak ere lanean dihardu, datozen egunetan pentsioaren, etxebizitzaren eta zergaren inguruko erreforma berriak adostuko ditu.

2010az geroztik jaitsierarik handiena jasan du Ibex 35ek

2010eko maiatzean lortutako beherakadarik handiena jasan du Espainiako burtsak. Horrela, Madrilgo plazak % 5,49 egin du behera eta 8.000 puntuen muga galdu du. Asteazken honetako saioa irekitzean, Wall Streetek galerak izan ditu eta horrek hondora eraman ditu Europako burtsa gehienak tartean, Espainiakoa.

Galerak izan dituen Espainiako burtsaren bederatzigarren saioa izan da asteazken honetako. Ibex 35 indizeak 462,90 puntu egin du behera eta 7.966 puntutan kokatu du, urteko minimo berri bat lortuz. Arrisku sariak, berriz, gora egin du eta saioaren amaierarako, 285 puntutan kokatu da. Urte honetan pilatutako galerak % 19,2koak dira.

Esan bezala, Wall Streetek ere egun beltza izan du asteazken honetan. Dow Jones indizeak % 4,63 galdu, 10.720 puntutaraino. New Yorkeko merkatuko balore batek ere ez du irabazirik lortu. Kasurik deigarriena Bank of Americakoa izan da: % 10,66 galdu du asteazken honetako saioan.

Europako gainontzeko burtsetan ere galera handiak izan dira. Frankfurtek eta Milanek galerarik handienak jaso dituzte (% 6 baino gehiago), Parisek % 5,45 eta Londresek % 3 baino gehiago.

Saio oso aldakorra

Europako burtsetan zalantza izan zen nagusi, beste behin, saioa oso aldakorra izan zen. Hala, Wall Streeten eta Asiako merkatuen itxiera positiboari jarraituz gogotsu hasi zuten eguna ,merkatuek, igoera indartsuekin, baina orduek aurrera egin ahala irabaziak ahulduz joan ziren eta azkenean jaitsiera indartsuekin amaitu zuten eguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea