Ekonomia -

Analisia

Gastu publikoaren murrizketaren espirala

Ekonomia-ikararen eragina, Europar Batasunaren egitasmoak nozitu behar du azkenean. Gobernuek azkar eta bat eginda ekin behar diote edo europar egitasmoarenak egin du oraingo honetan.

Jesus Torquemada, nazioarteko aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna ez da desagertuko, baina oso zori larrian aurkitzen da europar egitasmoa. Zertan datza egitasmo horrek? Herri demokratikoz osatutako kontinentea sendotzean, independienteak izaten jarraitzen duten herriak baina elkarrekiko solidarioak, non norbanakoraren askatasuna eta gizarte babesa beste inon baino handiagoak diren.

Hori dena pikutara joango da, egoera ekonomikoa azken asteotako ziztuan hondatzen bada. Europako gobernu guztiak huts bera egiten ari dira. Merkatu sonatu horiek eskatzen dute gobernuek defizit publikoa murrizteko, alegia, gastatzen eta sartzen duten diruaren aldea txikitzeko. Horretarako, gastu publikoa murrizten dute. Baina horrek beren ekonomiak geldiarazten ditu eta gutxitu egiten dira diru-sarrera publikoak. Azkenean, defizit publikoa lehenean, edo are okerrago. Eta berriz ere, gauza bera egin behar: gasto publikoa gutxitu. Orduan, gobernu europarrak zehaztu beharrean gertatuko dira non dauden ongizate-Estatuaren mugak eta erabaki beharrean gutxieneko bat, hortik behera mozketarik gehiago ez egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea