Ekonomia -

Saio aldakorra

Ibex 35ek ezin izan dio erreboteari eutsi eta galeretan murgildu da

Europako burtsek joera positiboa aldatu dute. Bankuen inguruko zalantzek ziurgabetasuna sortu dute merkatuan eta kolore gorria da nagusi.Jarraitu burtsen bilakaera.

Frantziako zorra izan da azken orduetan burtsengan eragin negatiboa izan duena. Argazkia: Efe.
Europako burtsek behea jo dute berriro

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo burtsak saioaren irekieran izan duen joera aldatu du eta galeren bidean sartu da, % 2 inguruko beherakadarekin. Hala, Ibex 35, 7.800 puntutako mailan jarri da. Selektiboak une batean % 3 irabazten jarri da 8.000ko mugan kokatuz, baina ezin izan dio erreboteari eutsi eta, beste behin, gorriz jantzi da.

Azken egunetan ohikoa izan den moduan, gaur ere irabaziak ahulduz joan dira eta egunaren erdian Europako merkatu guztiak galeretan murgildu dira. Wall Streeten irekiera gerturatzen hasi den neurrian ziurgabetasuna areagotu egin da, eta Frantziaren zorraren inguruko zurrumurruek finantza arloan sortu dituzten zalantzak direla eta indizeak beheraka hasi dira.

Hala, Frankfurtekoa % 1,89 galtzen jarri da, Pariskoa % 3,51, Londreskoa % 1,23 eta Milangoa % 1,77.

Frantziako zorraren inguruko zalantzak

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak oporraldia eten du, eta Exekutiboko kideak bildu ditu eta aurreikusitako neurriak ezartzeko egutegia azkartzeko.

hala erantzun du Sarkozyk, merkatuan kalifikazio agentzia batek Frantziako zor publikoaren nota jaitsaraziko zuen zurrumurrua zabaldu eta gero.Italiako Gobernuak ere lanean dihardu, datozen egunetan pentsioaren, etxebizitzaren eta zergaren inguruko erreforma berriak adostuko ditu.

Frantziako burtsaren zalantzek burtsak astindu zituzten. Ibex 35ek, adibidez, 2010eko maiatzean lortutako beherakadarik handiena jasan. Horrela, Madrilgo plazak % 5,49 egin zuen behera eta 8.000 puntuen muga galdu zuen.

Europako gainontzeko burtsetan ere galera handiak izan ziren. Frankfurteketa Milanek galerarik handienak jaso dituzte (% 6 baino gehiago),Parisek % 5,45 eta Londresek % 3 baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea