Ekonomia -
Abuztuaren 16an
Sarkozyk eta Merkelek euroguneko gobernantza eztabaidatuko dute
Eurogunea zuzentzeko modua berritzeko aukera eztabaidatuko dute. Bestalde, Ekonomiako ministro britainiarraren, George Osbornen, arabera, Eurogunearen haustea "ekonomikoki oso txarra" izango litzake.
Erredakzioa
Frantziako presidenteak, Nikolas Sarkozyk, hurrengo asteartean, abuztuaren 16an, 14:00etan, hartuko du Alemaniako kantzilerra, Angela Merkel; euroguneko gobernantza aldatzeko aukera eztabaidatuko dute. Horren inguruan, aurreko uztailean, bi buruek proposamenak egingo zituztela esan zuten.
Frantziako Presidentetzak esan duenaren arabera, Eurotaldeak aurreko uztailaren 21ean egin zuen bileran esan zutenez, proposamen horiek "Europako Batzordearen zuzendariak, Herman Van Rompuyk, egindako hausnarketa" handitzeko zuzendu dituzte.
Berlinen, Alemaniako gobernuko bozeramaileordeak, Christoph Steegmansek, esan duen arabera, Sarkozyk eta Merkelek ere uztaileko euroguneko bileran adoztu ziren akordioak errepasatuko dituzte Greziaren erreskatearen bigarren paketearentzat.
Bileraren ostean, Sarkozyk eta Merkelek prentsaurreko bat eskainiko dute elkarrekin, 16:30ean. Amaitu ondoren, lan-afari bat egingo dute.
Eurogunearen hausteari buruz
Eurogunearen haustea "ekonomikoki oso txarra" izango litzake bai Europarentzat bai Erresuma Batuarentzat, esan du Ekonomiako ministro britainiarrak, George Osbornek, Parlamentuan egindako hitzaldian. Bertan, herrialdeko bankuen kaudimena defendatu du merkatuen gora beheren aurrean, eta baita zor britainiarraren balioa babes bezala.
Osborneren arabera, "beharrezkoa da eurogunearekin integrazio fiskal handiago baten beharra onartzea, baina eurogunearen parte ez garela bermatuz.