Ekonomia -

EAEko kutxen bategitea

Kutxa % 49raino pribatizatua ez izateko proposamena egin du Bilduk

Pribatizaziotik urrun eta eredu soziala indartsua izango duen euskal kutxaren alde egiten du Bilduk bere proposamenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk euskal kutxen bategitearen harira proposamena helarazi dio Xabier Iturbe Kutxako presidenteari; % 49raino pribatizatua izateko "tentazio edo aukera alde batera uzteko" eskatu dio.

Bilduko ordezkariak Iturberekin bildu dira gaur euskal kutxen bategiteari buruz beren iritzia azaltzeko. Bilduk kutxen bategitea babesten du, baina ez hiru kutxetako agintariek defendatzen duten proposamenaren baldintzekin.

Pribatizaziotik urrun eta eredu soziala indartsua izango duen euskal kutxaren alde egiten du Bilduk bere proposamenean, ohar bidez adierazi duenez. Horretarako, zenbait klausula aldatzeko eskatu diote Iturberi, besteak beste, Kutxa % 49raino pribatizatua ez izatea.

Halaber, gizarte-ekintzari datozen hiru urteetan hiru kutxek bideratutako irabaziak % 30era ez mugatzeko eskatu diote.

Ildo horretan, Kutxari helarazitako proposamena gainerako beste biei zabaldu ahal dela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea